Saran gaindi joko pista

Hasi jokoa

Ongi etorri Sara herria ezagutzeko joko pistara. Familia guziarendako oinez egiteko pentsatua den 2H30ko ibilbidea da. Joko hori ez dagoenez kronometratua, gure herria, bere historia,bere kultura eta bere hizkuntza molde dibertigarrian ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Zuen esku artean, sekula hartzailerik aurkitu ez duen eskutitz bat baduzue. Gutuna zuen gomendio uzten dugu eta zuen gain kondatzen dugu altxorra atzemateko.

Gutun azalean, eskutitz bat, 12 geldiunez osatutako enigma liburuxka bat eta herrian orientatzen laguntzeko eskuz marraztu mapa bat aurkituko dituzue.

12 geldiune guzitan 2 asmakizun proposatuak izango zaizkizue.

  • Lehenarekin bukaerako altxorraren kokapena jakiteko 7 hitz gakotatik bat lortuko duzue edo herriari buruzko jakitatea aberasteko informazioa jasoko duzue.
  • Bigarrenarekin ondoko geldiunearen kokapena aurkituko duzue.

Izenburu bakoitzean sinbolo batek zein enigma mota den argituko dizue ( altxorra/ orientazioa/ informazioa).

Altxorraren kokagunea aurkitzen lagunduko zaituzten 7 hitz gakoak gutun azalean den taulatxoan idaztea aholkatzen dizuegu.

Ibilaldian zehar gurutzatuko dituzuen pertsonak eta zeharkatuko dituzen lekuak errespetatzea eskatzen dizuegu. Ez dudatu laguntza eskatzea, herritarrek laguntzen ahalko zaituzte.

Altxorra atzemateko gutun azaleko dokumentu guziak beharko dituzue baita idazluma bat.

QR kodeak irakurtzen dituen smartphone batek azken enigma baieztatzen lagunduko zaituzte eta jokoaren bukatzen lagunduko.

Horrezgain, informazio gehiago lortzeko, ibilaldian ikusiko dituzuen QR kodeak eskaneatzen ahalko dituzue.

Herriko etxearen aitzinean eta turismo bulegoan, urririk den WIFI konexio bat bada. Beharrez QR kodigoak eskaneatzeko aplikazioak telekargatzen ahalko dituzue.

Gutun azala ideki, jostatu, gozatu eta ez ahantz « Saran astia ».

Ongi pasa

Joko hau Olhain ikastolako burasoek asmatu dute, Sarako herriko etxearen, turismo bulegoaren eta komertsanteen laguntzarekin.