La lettre d’Aitatxi
Mes chers rossignols…
Mes chers rossignols,
Gutun hori, ene azken hatsa eman aintzin idazten dizuet. Oraindik hainbertze gauza ditut zuei kondatzeko eta zuengandik ikasteko. Segi zuen bidetik maitiak, beti izanen nauzue zure ondoan ilargi beteak gauak argituko dizkizuenean edo haize hegoak hostoak dantzan ezarriko dituelarik.
Nahiz eta Euskal Herritik milaka kilometrora bizi, ttikiak zaiztenetik zuen arbasoen lurra bertso, istorio ala kantuz kondatu dizuet. Bizia ez da beti errexa izan euskaldunentzat : miseria, erbestea, Francoren errepresioa Ö Bertze ainitz bezala nere lur maitia utzi behar izan dut Ameriketara joaiteko. Haatik, Atlantikoaren bertze aldean Larrun magaleko etxe ttipi xuriak ez ditut sekulan ahantzi.
Gaur zuen txanda da, mundua utzi aintzin estima ezina den altxor bat gordetu dut Sarako herri kuttunan.
Nire gutunean agertzen diren argibideak segituz, nere historia, gure historia ezagutuko duzue.
Geldiune bakotx bi enigma aurkituko dituzue. Batek bukaerako altxorra nun den asmatzen lagunduko zaitu eta bertzeak ondoko geldiunearen kokapena emango dizue. Bidean herriari buruzko argibideak jasoko dituzue.
Prest al zarete ?
Aitatxi